XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eraberean, Emakundez, mutikoek izango ziren galderagille.

Igande-Iotez, erromerikoan, ñañarroak edo mozorroak ertetzen zuten.

Batzuk arpegia pañeluz estalirik, edo azken Iotetan bezela, 1930 aldean, Iaute-jantziz itxuraldaturik.

Ñañarroek, illun-ezkille soñura erretiratzen ziren.

Txistularien goiz-eresi bidez ekingo zioten Astelen-Iote jaialdiari.

Amarretan, antzara jokuak, emparantza zun bere antzez-leku.

Zaldiak kuxkuldun lepokoak zeuzkaten zinta koloretakoz apainduak, eta berdin isatsak ere.

Zaldunak, txapel zuriz edo gorriz, zinta koloreetakoz apaindurik, atorra ta galtzak zuriak, sedazko pañolua lepotik, eta kolorezko zinta dun abarketa txuriak oñetan.

Ba zeramakiten eskupelaiua ere, ezbearretatik beren buruak gorde asmoz.

Taldeko buruzagia edo kapitana, ta azkendaria, buruko beltzez ta bere jaitako jazkeraz, iñolako dotorezirik gabe.

Jolasean sartzen ziran denak, Lagun Arteko bezela artuak zeuzkaten, naiz amalau, amasei edo emezortzi izan, oien kopurua ez bai zen urtero berdiña izaten, gutxi-goraberakoa baizik.

Lagun Artea Bazkuna, Erregenetako gabaz bildu oi zan, da bi mayordomo aukeratuko zituzten, ta oien gain utziko jai-antolaketa ta gero aurrera eramatea ere.

Antzara-joku bakoitzean egazti oetako iru zintzilikatzen zituzten.

Ikuskizuna geiegi luza etzedin, Betelun, galerazia zegon antzar lepoa olioz igurtzitzea.